13
2.2 Detergentea eta gehigarriak. Sartu arropa
garbigailuan kolore, zikintasun eta ehun
motaren arabera sailkatu eta gero.
Kubetak ondorengo konpartimentuak ditu:
garbiketa , aurregarbiketa eta
leungarria (2.2.1).
Garbigailu guztiak garbigarri-hautserako
prestatuta daude (2.2.2). Gogoratu
leungarriaren konpartimentuan agertzen den
MAX maila ez duzula gainditu behar.
2.3 Piztea
2.4 Programa hautatzea. Hautatu programa
agintearekin, programen taula kontsultatu
ondoren.
2.5 Zentrifugazioaren abiadura hautatzea
Zentrifugazioaren maila hautatu edo kendu
dezakezu (2.5.1, 2.5.2, 2.5.3). Zimur-
kontrakoa/Flot hautatzen baduzu (2.5.4)
garbiketa eten egingo da azken
zentrifugazioa egin baino lehen, eta arropa
uretan murgilduta geratuko da. Funtzio hori
desaktibatzen baduzu azken zentrifugazioak
jarraituko du.
2.6 Funtzio osagarria. Lisaketa erraza ;
urberritze gehigarria eta garbiketa
intentsiboa oso zikin dauden
jantzietarako.
2.7 Ordutegia atzeratzea . Garbiketa
hasteko ordua atzeratu dezakezu.
2.8 Abiaraztea
2.9 Blokeatzea. Sakatu 3 segundotan
(2.9.1), haurrek erabiltzea saihesteko
erabiltzen da. Tekla beste 3 segundotan
sakatuz gero desaktibatzen da (2.9.2).
2.10 Garbiketa prozesua. Programaren fasea
eta geratzen den denbora ikus dezakezu.
Erabiltzeko gomendioak: Garbigailua instalatu
eta berehala aurretiko garbiketa egin dezakezu,
ongi funtzionatzen duela egiaztatzeko (garbiketa
arrunta, arroparik gabe, eta 60º-tan. Jantzi
txikiekin erabili garbiketarako poltsa bat: zapiekin
eta azpiko arropekin.
Erabiltzeko ohartarazpenak: 1. Garbigailua
gelditzen baduzu arropa gehiago sartzeko,
egiaztatu ur maila ez dela eskotillaren mailara
heltzen. 2. Funtzio gehigarriek garbiketaren
denbora luzatzen dute. 3. Behin garbiketa-
programa bukatuta, gerta daiteke 2 minutu itxaron
behar izatea atea ireki baino lehen.
Tresna hau soilik etxean erabiltzeko da eta arropa garbitzeko egin da.
Oso garrantzitsua: Garbigailua instalatu eta erabili aurretik irakurri osorik eskuliburu hau. Dokumentazioa
eta osagarriak garbigailuaren danborrean aurkituko dituzu.
Eskuliburu honetan testuak eta dagokion marrazkia lotuta daude.
Erabilera-eskuliburua
Identifikazioa
Identifikatu zure garbigailuaren modeloa (“a”
edo “
b”) aginteen panela irudiekin alderatuz.
0
euskara
1
Instalazioa
1.1 Enbalajea kentzea (1.1.1, 1.1.2 eta 1.1.3).
Kendu torlojuak eta garraiorako erabilitako
ainguratzeko eta blokeatzeko elementuak.
1.2 Ur sarrerako konexioa (1.2.1, 1.2.2 eta
1.2.3). Garbigailuak ur berorako hartunea
badu, konektatu mahuka gorria ur berorako
txorrotara (1.2.4). Erabili beti hornitutako
mahuka berria. Kendu aurretik erabilitako
elikatze-hodiak.
1.3 Hustuketa. Instalatu hornitutako ukondoa
eta errespetatu marrazkiko kotak.
1.4 Nibelazioa. Nibelatu zuzen garbigailua,
zaratak eta lekutik mugitzea saihesteko.
Gomendatzen da: 1. atzeko hankak jarri eta
finkatzea (1.4.1); 2. garbigailua behin betiko
lekuan jartzea (1.4.2); 3. aurreko hankak jarri
eta finkatzea (1.4.3).
1.5 Sare elektrikorako konexioa. Kontuan hartu
ezaugarrien plakaren datuak (1.5).
1.6 Gainestalkipean instalatzea. Garbigailua
sartzeko gainestalkia kendu behar baduzu,
jar zaitez harremanetan banatzailearekin edo
Laguntza Teknikoko Zerbitzuarekin.
Altzarian sartzekotan, instalazioa egin eta
gero korronte-hartuneko larakoa hartzeko
moduan egon beharko da.
Ahokadura-neurriak hauek izango dira:
600x600x850.
2
Erabilera
2.1 Atea irekitzea.